0. ETAPA. DATUAK JASO
Ikerketa honi aurre egiteko lehenik eta behin irakaslearen azalpenetatik abiatu naiz, bera izan baita lan hau nola egin behar dugun azaldu diguna. Kartografia bat egitean datza, hau da, modu bisual batean zerbait erakustea; kasu honetan, irakasle izateko nola ikasi dugun azaltzea. Horretarako, bosteko taldetan bildu gara eta gure ikaskuntzaren inguruko ebidentziak bilatzen hasi gara. Ez da lan erraza izan, izan ere, ikuspegi askori erreparatu behar zaie galdera horri erantzun ahal izateko. Hala ere, taldean egoteak lana erraztu zuen eta guztiok ematen genituen ideiekin aurrera egin genuen.
Lehenengo pentsatutako ebidentziak zalantza izpirik Gabe argazkiak izan ziren, horietan oinarrituko ginela pentsatu genuen. Esaterako: bidaietako argazkiak, lagunen argazkiak,familiako kideen argazkiak,kaleko argazkiak... Horrez gain, beste batzuk ere bururatu zitzaizkigun: objetu pertsonalak, monetak (beste kulturetakoak)... Ebidentziak argitzea garrantzitsua izan zen lanaren abiapuntu bezala.
Hasiera batean, irakasleak lana azaldu zigunean sentsazio oso arraroarekin gelditu nintzen. Ez nuen argi ikusten egin beharrekoa. Nire kasuan ebidentziak argazkiak,txapak,monetak,karta bat...izan dira. Argazkiak izan dira, dena den, pisu handiena hartu dutena kartorafian, ondoren ikus daitekeen bezala.
Ebidentzien lorpena erraza izan da, zein ebidentzia ipini edo erabili,ordea, beste kontu bat da, eta asko kosta zait zentzu horretan. Dena den, motibazioz Aurrera egin dut eta lan oso bat geratu zaidalaren ustea dut.
Sarrera honekin bukatzeko, esan beharra daukat ikerketa fase honetan taldekideen laguntza askotan beharrezkoa dela ikasi dut, gehiago pentsatzen dutelako bost burmuin bat baino. Gainera, hasieran lana gogorik gabe hartu nuenez, beste taldekideak izan ziren animatu zidatenak eta ondoren, ni izan nintzen kasu askotan batzuei laguntza eskaini niena. Beraz, elkarrekiko laguntza eta motibazioa ezinbestekoak direla ikasi dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina